Asmaren Mundu Eguna 1998az geroztik ospatu da. Ordutik, partaidetza gero eta handiagoa izan da Asmaren Mundu Egun bakoitzean, eta asmari buruzko informazioa eta kontzientzia zabaltzeko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da munduan.
Asmaren Mundu Eguna Global Initiative for Asthma (GINA) erakundeak bultzatzen du eta Pneumologiaren eta Toraxeko Kirurgiaren Espainiako Elkarteak eta Asma maneiatzeko gida klinikoak (GEMA). babesten dute.
Ekimenaren helburua da gaixotasun honek jasaten duten pertsonengan dituen ondorioei eta mugarik gabeko bizimodu osasungarriarekin kontrolatzeko aukerei buruzko kontzientzia herritarren artean zabaltzea. 2008tik orain arte, Zuk asma kontrola dezakezu lema erabili dute, pazienteek gaixotasuna kontrolatzen aktiboki parte har dezaten.
Asma gaitz kroniko ohikoenetako bat da. Mundu osoan adin guztietako 334 milioi pertsonari eragiten die; beraz, osasun publikoaren erronka esanguratsu bat da. Gure herrialdean, 20 heldutatik bati eragiten dio eta hamar haurretatik bati. Asmaren prebalentzia eta inpaktua nabarmen handitzen ari dira eskualde urbanizatuetan, ingurumen- eta bizimodu-aldaketekin lotuta. Gainera, patologia horrek inpaktu nabaria du jasaten dutenen eskolako eta laneko errendimenduan.
Osasun publikoaren baliabideen % 2 asmara bideratzen dira, asmatikoen % 70ek ez baitu gaixotasuna ondo kontrolatzen. Kontrol okerraren kausetako bat pazienteak patologia, kronikotasuna eta tratamendua behar bezala eta egunero hartzearen garrantzia ez ezagutzea da. Ildo horretatik, ohikoa da pazienteen tratamenduarekiko atxikidura eza eta inhalagailuen erabilera okerra, eta profesionalek datu garrantzitsu horiek nabarmendu behar ditugu.
Gurutzeta-Crucesko Unibertsitate Ospitaleko Asma Larriaren Unitateak kontrol okerra hobetu nahi du, batetik, paziente larrien azpitaldeari berariazko medikazioa emanda, adibidez, tratamendu biologikoak, eta, bestetik, hezkuntza-programa egituratuak abian jarrita.
Gainera, bizi-ohitura onak eta inguru osasungarriak funtsezkoak dira, batez ere haurtzaroan. Hala, haurtzaroan eta haurdunaldian tabako-kearen eraginpean egoteak eta ingurumenaren kutsadurak eragina dute asmaren sintometan.
Asmaren Mundu Eguna promozionatzeko, GINAk STOP hitza erabiltzen du, asma geldiarazteko beharra adierazteko, eta patologiaren kontrol egokia sustatzeko. Asma geldiarazteko edo kontrolatzeko gakoak ematen dituzten hainbat hitzez sortutako sigla da STOP:
Laburbilduz, paziente asmatikoei asma medikazio egokiarekin, segimenduarekin eta pazienteen eta haien senideen prestakuntza egokiarekin kontrola daitekeela esan behar diegu, eta hala, bizi-kalitate ona izan dezaketela.
Pneumologia Zerbitzua eta Alergia Zerbitzua