Aurten ere, Ezkerralde-Enkarterri-Cruces ESIak bat egingo du Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Arreta Sanitarioaren arloko Eskuen Higienearen Mundu Egunaren ekimenarekin, “Arreta garbia denontzat – zure eskuetan dago” kanpainaren baitan.

Gure ESIak azpimarratu nahi du eskuen higienea funtsezko neurria dela infekzioen transmisioa ekiditeko. Horregatik, pazienteei arreta ematen diegun profesional guztiok arduraz jokatu behar dugu, eta neurri hori bete. Garrantzitsua da eskuak ondo garbitzeko teknika ezagutzea eta egokia den guzti-guztietan egitea.

Gaur, ekainak 6, hainbat ekimen sustatu nahi izan ditugu, eskuen higieneak duen garrantzia nabarmentzeko:

INFORMAZIO-MAHAIA

•Prebentzioko Medikuntzako Zerbitzuak informazio-mahaia jarriko du 2. C solairuan, eskuen higiene egokiaren garrantziaz inplikazioa lortzeko, baina ez bakarrik profesionalen artean, baizik eta paziente eta senideen artean ere .
PARTE HARTU!

•Animatu egin nahi zaitugu ekimen honekin bat egitera sare sozialetan #Higienedemanos10 hashtag-arekin