Korneako topografiari eta keratokonoaren erabilerari buruzko I. ikastaro teoriko-praktikoa egingo da Mundakan. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko oftalmologia-zerbitzuko kornearen atalak antolatu du ikastaroa, eta korneako patologietan azpiespezializatuta dauden oftalmologoei zuzendu zaie. Lekuak mugatuak dira (12) eta izena emateko lehen astean bete dira guztiak. Asturias, Gaztela eta Leon, Kantabria, Nafarroa, Aragoi eta Euskaditik etorritako profesionalek hartuko dute parte. Leku kopuru mugatua eskaintzearen helburua zera da, ikastaroko parte-hartzaileen interakzio aktiboa errazagoa izatea.
Ikastaroak gonbita luzatu dio Pérez Silguero doktoreari. Las Palmaseko San José ospitaleko zerbitzuburua da (Kanariar Uharteak), eta oftalmologo ezaguna da estatu-mailan eta nazioartean. Gainerako komunikazioak GUOko kornearen ataleko langileek aurkeztuko dituzte: Raquel Feijóo doktoreak, Alaitz Santamaria doktoreak, Beatriz de Luis zerbitzuko optikari/optometristak eta ikastaroko zuzendari Jaime Etxeberria doktoreak.