Ospitale Nutrizioko Batzordea bi hilez behin biltzen da 2018aren hasieratik. Laguntza-kalitatearen ebaluazio-batzordeetako bat da, eta Zuzendaritzaren aholku-organo bat da. Batzordearen helburu nagusia laguntzaren kalitatea bermatzea da, eta, oro har, desnutrizioa diagnostikatzeko estrategiak diseinatu behar ditu, bai eta ospitaleratutako pazienteen nutrizio-egoera kontrolatzekoak ere, prebentzioa eta tratamendua erraztuz.
Azken batean, Nutrizio Batzordeak laguntzaren kalitatea hobetzen lagundu behar du, hauek eginda: erabili beharreko diagnostiko-irizpideak adostu, ospitalerako baterako jarduketa-jarraibideak adierazi eta, altaren unean, zerbitzu egokietara bideratu.
Nutrizioko Rebeca Sánchez da presidentea, eta gastroenterologian aditua den Carlos Tutau pediatra, berriz, idazkaria.
Funtzioak
• Ospitaleratutako pazienteen nutrizio-baheketa aztertu eta ebaluatzea.
• Nutrizio enteraleko, parenteraleko eta aho bidezkoko protokoloak egiteko prozesuan aztertzea eta aholkatzea ospitaleko zerbitzuetan eta hala behar duten patologietan: onkologia, disfagia, eta abar.
• Nutrizio-informazioa eta gomendio egokiak sustatzea alta-txostenetan, nutrizio-egoerarekin lotutako diagnostikoak barne, dagokionean.
• Pazienteak ospitaleko ostalaritzarekin zein neurritan dauden pozik aztertzea, eta hobetzeko ekintzak sustatzea.
• Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIren dieta-eskuliburua garatzea eta ebaluatzea, eta horretako aholkuak ematea.
• Profesionalak nutrizioan eta dietetikan trebatzea bultzatzea, gaixotasunarekin lotutako desnutrizioa prebenitzeko eta detektatzeko estrategia gisa.
• Nutrizio-balorazioa sustatzeko, ospitaleko zerbitzuak/unitateak laguntzea.
• Horren harira jartzen diren erreklamazioen berri izatea.
• Ebaluazio-estandarrak eta -irizpideak ezartzea, informazio-iturriak definitzea, bai eta horietara heltzeko bideak ere, eta informazioa biltzeko metodoa adostea.
• Arazoak detektatu, analizatu eta hierarkizatzea, eta konponbideak proposatzea. Abiarazitako ekintzen jarraipena egitea.
Nutrizio Batzordea, instituzionalki, ospitaleko Zuzendaritza Medikoaren mende dago, eta horrek emango dizkio eginkizunak egin ahal izateko behar dituen azpiegiturak eta laguntza logistikoa.
Osaera:
Batzordekideak aditu izango dira, ez haien lana egiten duten zerbitzuaren ordezkari.
• Zuzendaritza: Covadonga Fdez. Maiztegi
• Erizaintzako zuzendaritza: Verónica Ruiz García
• Barne-medikuntza: Juan Manuel Goiri Aparicio
• Onkologia medikoa:
• Medikuntza intentsiboa: Ainhoa Sánchez
• Anestesia eta bizkortzea: Maria Luisa Hernández
• Endokrinologia, dietetika eta nutrizioa: Rebeca Sánchez, Sonia Gaztambide, Estrella Diego José Manuel Castaños
• Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoa Héctor Marín, Isabel Sánchez
• Pediatria: Iñaki Irastorza, Carlos Tutau, Cristina Cabrero
• Etxeko ospitaleratzea: Begoña Vazquez
• Lehen mailako arreta: Ana Redondo
• Farmazia: Beatriz Sordo
• Kalitateko unitatea: Mikel Latorre
• Ostalaritza: Juan Antonio Herrero