Ospitaleko Kirurgia Orokorreko Zerbitzuak martxan jarri du nazioarteko punta-puntako ospitaleen arteko proiektu bat, Kirurgia Orokorreko egoiliarrentzat prestakuntza-sare bat antolatzeko helburuarekin. Estreinako esperientzia Luxenburgoko Ospitalean egin da, eta asmoa da beste zentro gonbidatuetan ere egitea, hala nola New Yorkeko NYU Winthrop ospitalean, 9 de Octubre NISA ospitalean eta Coruñako Unibertsitate-Ospitale Gunean.
Proiektuari joan zen astean ekin zitzaion, Luxenburgoko Ospitalearekin bideo-konferentziaren bidez egindako ospitale arteko saioen bitartez. Luxenburgoko Ospitalea erreferentziazkoa da gutxien inbaditzen duen kirurgiari dagokionez. Saio horiekin hiru helburu lortu nahi dira. Alde batetik, ezagutza areagotzea Kirurgia Orokorreko patologiei buruz, arlo horretan nazioartean erreferentziazkoak diren zentroekin harremanetan jarrita; bestetik, ingelesa sustatu nahi da, saioak hizkuntza horretan egitea eta aurkeztea bultzatuz, eta, azkenik, ospitaleen arteko eta bertako egoiliarren arteko harremanak sustatzea, aurrerantzean proiektuak elkarrekin egiteko.
Ekimen hau, non Ospitaleko egoiliarrak parte hartzen ari diren, Kirurgia Orokorreko zerbitzuburu Alberto Colinak bultzatu du, Mikel Prieto, Aingeru Sarriugarte eta Héctor Marín tutoreekin batera.