Segurtasun asistentzialari buruzko heziketa-zikloa antolatu du du ESIak, Medikuntza eta Erizaintzako ikasleei, irakasle diren tutoreei eta egoiliarrei zuzenduta.
Aurrez aurreko hiru saio ditu zikloak eta funtsezko hiru alderdi jorratzen ditu: nazioarteko segurtasun-helburuak, Joint Commissionek ezarritako kalitate- eta segurtasun-betekizunak, eta historia klinikoaren trazadore klinikoak.
Saio horietan, nazioarteko sei segurtasun-helburuak azalduko dira, zeinen xedea baita berariazko hobekuntzak sustatzea segurtasunean, arazoak sortzen dituzten arreta-arloak nabarmentzea, eta ebidentzian edo adituen adostasunean oinarritutako konponbideak eskaintzea. Ildo beretik, bi urte hauetan erakundea egiten ari den askotariko jarduketak emango dira ezagutzera, nazioarteko kalitate-estandarrak betetzeko apustua egin baitu ESIak, hala nola Joint Commissionek ezarritakoak. Nazioarteko eredua da, estandar klinikoak barne hartzen dituena, zeinen ezarpenaren bidez murriztuko baita prozesu asistentzial, sanitario eta ez-sanitario guztietan eragina duen aldakortasun klinikoa; horrez gain, ibilbide-orria sortuko da.




