Manuel Infante Reyri, erizain alaienari saria eman diote gure ospitalean onkohematologiako solairuan egon bitartean egindako lanagatik. Kategoria horrek langile batzuk bereizten ditu, hain zuzen ere besteengandik nabarmentzen direnak bai goizez, bai arratsaldez, bai gauez, haien txanda hasten denean nahiz etxera joateko zorian daudenean, poztasun eta bizitasunez beterik egoteagatik eta kolorea emateagatik ospitaleko egunei.
Sandra Ibarra Fundazioak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) Medikuntzako Fakultateko Erizaintza Sailak sortu zituzten sari horiek, Estatu osoko ospitale publikoetako Onkologiako unitateetan lan egiten duten erizainek egindako lan ona ikusarazi eta nabarmentzeko asmoz.
Oso sari berezia da; izan ere, pazienteek, senideek eta zaintzaileek aukeratzen dituzte saridunak, profesional horien lana aitortzeko bozkatzen baitute, hiru kategoriatan (erizain enpatikoena, erizain entrenatzailea eta erizain alaiena) eta bi eremutan (helduen eta haurren ospitaleak).
Onkohematologiako solairuko profesionalek aipatutako saria jasotzen duten bigarren aldia da, iaz Susana Tejada erizainak jaso baitzuen.



