Azkenean, ESIa Zainketako Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentroen 1. multzoan aukeratutako zentroetako bat bihurtu da, 2019-2021 aldirako jardunbide egokien giden ezarpenaren barruan.

Bikaintasunarekin edo BPSO®-arekin Konprometitutako Zentroen bitartez Zainketan Jardunbide Egokiak Ezartzeko Programa, Espainian, BPSO Host-Espainia (edo Koordinazio Zentroa) eratu duten Osasun Zainketako Ikerketa Unitateak (Investén-ISCIII) eta Ebidentzian Oinarritutako Osasun Zainketarako Espainiako Zentroak (CECBE) koordinatzen dute.

Zainketako Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentro (ZBKZ) bat izateak erakunde antolatzaileek jardunbide egokien gidaliburuak aplikatu, ebaluatu eta mantentzeko inplikazioa duen erakundetzat hartzen duten zentro bat dela esan nahi du. Ekintza honen bidez erizaintzaren praktikaren edozein ingurunetan zainketen jardunbide egokiak ezarri, ebaluatu eta manten daitezen bultzatu, erraztu eta lagundu nahi da, betiere RNAOren gidaliburuak oinarri hartuta.

Horregatik, ESIa programa horren parte izateko aukeratzea bikaintasunera zuzendutako zainketa emateko erronkan aurrerapauso bat da. Kalitatezko zainketa eman nahi duten profesional askoren inplikazioari esker lortu da.