Asko dira gizarteak gure profesionalei helarazitako maitasun, esker on, elkartasun eta aitortza adierazpenak. 83 mezu jaso ditugu egun gutxi batzuetan.

Etengabe jasotzen ari garen berotasuna eta keinu horiek guztiek azken egunotan egiten ari garen esfortzuetatik suspertzen laguntzen digute: 20:00etako txalo zaparrada, enpresen eta norbanakoen lankidetza desinteresatuak, sare sozialen bidez jasotako sostengu-mezuak…

Eta ez ditugu kanpoko mezuak bakarrik jasotzen; egunero ospitalera eta gure osasun-zentroetara etortzen diren pertsonen artean ere emozioz beteriko ekimenak azaleratzen dira; animoak emateko bideoak, abestiak, talde-irudiak, eta abar.

Gure ESIak ere eskerrak emateko bide bat atondu du. Eskerrikasko.osieec@osakidetza.eus posta elektronikokoaren bidez, gutunak, marrazkiak, olerkiak … helarazi ahal zaizkie.

Iristen zaizkigun mezu guztiak EECESIaren intranetean eta gure sare sozialetako kanal ofizialetan (twitter, Linkedin, Youtube edo Instagram) argitaratzen ditugu.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu beren maitasun-adierazpenak helarazten ari zaizkigun pertsona guzti-guztiei, eta horrela jarrai dezaten animatu. #Eskerrik Asko

Noticia anteriorSei auto Lehen Mailako Arretarako
Noticia siguienteCOVID19 dela-eta ospitaleratutako pazienteentzako sostengu-gutunak