Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko egoiliar-talde batek ekimen bat jarri du abian, etxean dauden pertsona guztiak Covid-en ondorioz ospitaleratutako pazienteei sostengu-gutunak idaztera animatzeko. Paziente horiek egun asko eman behar dituzte isolamenduan, eta zaintzen dituzten osasun-langileen bisita baino ez dute..

Prozesua oso erraza da; egunero jasotako mezu guztiak bideo batean muntatzen dira, eta bideo hori geletako telebisten 2. Kanalaren bidez erakusten zaie ospitaleratutako pertsona guztiei. Herritarrek idatzitako eta mediku egoiliarrek irakurritako gutunek osatzen dituzte bideo horiek, baita jendeak bidalitako bideomezuek ere.

Prozesu horretan, egoiliarrek, Elektromedikuntzak, Berrikuntza eta Kalitateko Zuzendariordetzako taldeak eta ospitaleratzeko unean pazienteak hartzen dituzten erizaintzako langileek parte hartzen dute, besteak beste, informazio hori emanez.

Orain arte, eta martxoaren 19an ekimena martxan jarri zenetik, 1.742 mezu jaso dira, bideo, gutun eta marrazkien bidez. Eta animoz eta maitasunez betetako mezuak ikus daitezke COVID dela-eta ospitaleratze-prozesua igarotzen ari diren pertsona guztientzat. Ekimen honek indarra eta bultzada eman nahi die egun hauetan beren bizitzako unerik zailenetako eta bakartienetako batean egon daitezkeenei.

Sostengu eta animo mezuak helbide elektronikoa honetara bidal daitezke: apoyohospitalcruces@gmail.com

Noticia anteriorGutunak eta bideoak profesionalentzat
Noticia siguienteEzkerraldea Enkarterri Cruces ESIren eta Maierren arteko konexioa covid19 krisialdian: klinikoki balioztatutako babesak eta serieko fabrikazioa