Joan den udazkenean, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIak kanpaina bat jarri zuen abian, non ezagutzera ematen zuen zer tresna balia dezaketen pazienteek Lehen Mailako Arretan Internet bidez aldez aurretiko hitzordua eskatzeko. Kanpaina hori dela medio, pazienteei eta senideei liburuxka bat emango zaie. Liburuxka horretan, medikuaren, pediatraren edo erizaintzaren kontsulta-ordua zehazteko beren esku dituzten aukerei buruzko informazioa jasoko da.

Kanpaina abian jarri zenetik hiru hilabete igaro dira, eta, hitzorduak eskatzeko bideei dagokienez, Interneten erabilera % 1,5 baino gehiago handitu da. Zehazki, urrian, erabilera % 10,92 zen; azaroan, % 11,49; eta abenduan, % 12,47.

Noticia anterior«Iktusa: galdutako denbora adina garun galtzen da» makrosaski solidarioak 25.000 € bildu ditu
Noticia siguiente“Irribarre egitea ez da ezer kostatzen” kanpaina berria kontzientziatzeko aho-hortzen osasunerako PADI programaren onurez eta garrantziaz