2017ko abenduaren 27an, Barakaldoko Esku-hartze Solidarioa elkarteak (aurrerantzean ISB), zeina Barakaldoko udaltzainek osatzen duten, 25.000 euroko txeke bat eman zion BioCruces Osasun Ikerketa Institutuari, iktusa izan duten pazienteen bilakaera eta tratamenduari buruzko ikerketa bat ordaintzeko. Tele7 kanaleko elkarrizketa batean eman zuten txekea. Elkarrizketan, ekimenaren berri eman zuten Carmelo Careaga ISB elkartearen ordezkariak, Ospitaleko Neurologia Zerbitzuaren buru eta BioCruceseko ikertzaile Rodríguez Antigüedad doktoreak eta Ospitaleko Neurologiako Erizainen gainbegirale den Itxi Txabarrik. Eta BioCruces Osasun Ikerketa Institutuaren kudeaketa-zuzendari Mª Luz del Vallek jaso zuen txekea.

Makrosaski solidariorako txartelen salmentari esker bildu ahal izan da diru hori (2017ko Gabonetako loteriaren egunean egin zen zozketa). Makrosaskiaren balioa 6.000 euro baino gehiagokoa izan da.

Bosgarren urtez jarraian, Barakaldoko Esku-hartze Solidarioa elkartea (ISB) osatzen duten Barakaldoko udaltzainek arrakastaz bete dute zenbait gaixotasun eta patologiaren tratamenduaren ikerketetarako Gabonetako kanpaina solidarioa. Urte horietan, guztira, 100.000 € euro baino gehiago lortu dituzte.

Barakaldoko eta inguruko udalerrietako 150 denda baino gehiagoren laguntzari eta milaka eta milaka herritarren dohaintzei esker bete ahal izan da ekimena.

BioCrucesetik zein Ospitaletik ahalegin hori eskertu nahi dizuegu, iktusaren ikerketan lagunduko baitu.

Noticia anteriorJarduera Fisikoaren Preskripzioa, Portugaleten
Noticia siguienteInternet bidezko aurretiazko hitzordu kopurua areagotzeko kanpaina