Joan den larunbatean, irailak 7, Edu Zapata atletak, Aspanovas elkartearen izenean, 100 km egin zituen ospitalearen inguruan haurren minbizia ikusarazteko. Pertsona eta elkarte ugariren laguntza izan zuen ibilbidean zehar, eta horiek ere elkartasuna adierazi zieten gaixotasun hori duten neska-mutikoei.