Irailaren 9an, astelehenean, EEC ESIa bisitatu zuen Paris-Descartes Unibertsitatearen ordezkaritza batek, ICHOM ezartzen izan dugun esperientziaren berri izateko. Azterlan/txosten bat egiten ari da unibertsitatea, eta Europako esperientzia esanguratsuenak biltzen. Bada, gurea interes handikotzat jo dute.

Azterlanak hauek analizatu ditu: ikuspegia eta estrategia, azpiegitura (Osabide, Programa-kudeatzaile Integrala eta inkestak, besteak beste), ekipo eta baliabideen kudeaketa, Kostuen informazio-sistema, paziente eta gaixotasun bakoitzeko eta datu-ustiapena. Kudeaketaz arduratzen direnekin nahiz proiektuak abian dituzten asistentziako langileekin egin dituzte bilerak.

EEC ESIan, ICHOM eredua «Nire Bizi Kalitatea» programan bildu da –erreferentziako programa da hori Estatuan–. Pazienteek beren gaixotasunaren egoerarekin eta bizi-kalitatearekin lotuta ematen duten informazioa biltzea sistematizatzea du helburu, bai eta informazio hori laguntzan erabiltzea ere, erabakiak hartzeko.

Osasuneko emaitzak neurtzeko, ICHOM nazioarteko partzuergoak markatutako estandarrak erabiltzen dira. Partzuergo horrek, bada, nazioartean baliozkotutako neurketa-tresna bat eta etengabeko berrikuspena sistematizatzeko metodologia bat ezartzeko behar den ezagutza ematen du.

«Nire Bizi Kalitatea» prostatako minbiziarekin eta iktusarekin hasi zen eta hauetan ere ezartzen ari da: bularreko minbizian, hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoan eta ahosabaiko fisuran.

Noticia anteriorBioCruces Bizkaia institutuak bat egin du Duchenne-ren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunarekin
Noticia siguienteAspanovas: 100 km elkartasun ospitalearen inguruan