Emakumeak gora! da 2023ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa, eta Emakundek bultzatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin, hiru foru-aldundiekin, EUDELekin eta EAEko hiru hiriburuetako udalekin batera. Lelo horrek aldarrikatzen du gure gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki eta eragin postuetan.

www.emakumeakgora.eus

«GENEROA ETA OSASUNa» LANTALDEAREN MARTXOAREN 8KO ARTIKULUA

Industria-iraultzaren esparruan, 1857ko martxoaren 8an, New Yorkeko ehun-fabrika bateko langileek manifestazio handi bat egin zuten beren lan-baldintza eskasak eta oso gogorrak salatzeko. Beren soldatak gizonen soldaten erdia baino txikiagoak ziren emakumeak zirelako bakarrik, eta ordutegi-murrizketa eta haurren lanaren amaiera aldarrikatzen zuten.

1908ko martxoaren 8an, greba baten ondoren, New Yorkeko Cotton fabrikak su hartu zuen, eta barruan zeuden 129 emakume hil ziren. 1911ko martxoaren 25ean, protesta gehiago egon ziren, eta poliziaren esku-hartze bortitz batekin amaitu ziren. New Yorkeko Triangle Shirtwaist alkandora-fabrikari su eman zioten, eta 123 emakume eta 23 gizon hil ziren, gehienak 14 eta 23 urte bitarteko gazte etorkinak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-eskubideen aldeko borrokan. OGIA ETA ARROSAK leloa bere egin zuten.

Kolore morea erabiltzeak hainbat bertsio ditu. Hedatuenak dio sutean sortu zen kea BIOLETA zela, bertan ekoizten ziren jantziak kolore horretakoak zirelako gehienbat. Beste bertsio bat da BIOLETAk modu sinbolikoan irudikatzen duela ASKATASUNA, pertsona borrokalari bakoitzaren odolean dabilen duintasuna.

MARTXOAREN 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak 1977ko abenduaren 16an onartu zuen. Egun horren helburua da emakumeenganako diskriminazio mota oro ezabatzea, bai gizonei dagokienez, bai politika publikoei dagokienez, emakumeek beren egunerokotasunean aurrez aurre dituzten desberdinkeria materialak, sinbolikoak eta baliozkoak konpontzeko.

Zer ekintza egin ditzakegu martxoaren 8an?

Lehenik eta behin, «emakumeek eta gainerakoek egun hori nola ospatu nahi duen errespetatu».

  • Erakundeetan egiten diren jardueretan parte hartu.
  • Gure inguruko pertsonak sentsibilizatu, eta elkarrizketa bidez zalantzan jarri.
  • Emakumeen arteko sororitate-zirkuluak egin, haien istorioak entzun eta ezagutzeko.
  • Martxoaren 8ko ospakizunari buruzko informazioa sare sozialetan partekatu.

Baliagarria da gogoratzea Mary Wollstonecraften A Vindication of the Rights of Woman (1792) lana argitaratzearekin batera sortu zirela feminismoaren jatorri teorikoak, eta garapen teoriko, politiko eta filosofiko garrantzitsua izan duela ordutik. Patriarkatuak emakumeen eta gizonen arteko botere-harreman desberdinak egituratzeko duen rola du ardatz bere analisiak. Gizartearen ikuspegi androzentrikoa kritikatzen du feminismotik, eta hura eraldatu nahi du gizarte bidezkoago eta berdintasunezkoago bat lortzeko.

Funtsezko beste lan bat Frantziako Iraultzan, 1791n, idatzi zuen Olympe de Gougesek: Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena. Eta aurrekari interesgarri gisa bi hauek nabarmentzen dira: batetik, Christine de Pizan, 1405eko Le Livre de la Cité des Dames liburuarekin, eta, bestetik, François Poullain, 1673ko De l’égalité des deux sexes lanarekin.

1848ko uztailaren 19an eta 20an, Seneca Fallsen (New York), EMAKUMEAREN Eskubideei buruzko lehen Konbentzio Feminista egin zen, Seneca Fallsen Konbentzioa izenekoa.

Justuak izan nahi badugu, pentsa dezakegu gure mundu honetan aurrerapen zientifiko, teknologiko eta artistiko izugarria lortu dugula. Baina aurrerapen morala, garrantzitsua izan arren (guk, emakumeok, badakigu ez genukeela inoiz okerrago egongo ginatekeen historiako leku batera itzuli nahi), ez da hain urrun iritsi.

Zientzia, teknika eta are artea ere, ez dira gizadiaren zerbitzura egon, gizaki gutxi batzuen zerbitzura baizik.

Gure ESIan lan egiten dugunen ia % 80 emakumeak gara , 2021az geroztik anbizio handiko BERDINTASUN-PLAN bat dugu, zailtasunak zailtasun hedatzen ari garena, bide eta lan asko geratzen zaigu zalantzarik gabe, baina martxan gaude, OSASUNA jorratzeko orduan giza espeziearentzat gizarte bidezkoago, berdintasunezkoago eta inklusiboago bat lortzeko beste begirada bat dugun pertsonen konpainiarekin.

Noticia anteriorESIa panel fotovoltaikoak instalatzen hasi da bere osasun-zentroetan
Noticia siguienteOsakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa Euskaliten jardunbide egokien sarietako irabazle, digitalizazioa ospitale bateko energia-kudeaketan erabiltzeari esker