Smart Energy Hospital 4.0 kontsumo-gainbegiralea Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean erabiltzeak Euskaliten klima-neutraltasunari, deskarbonizazioari eta energia-trantsizioari buruzko jardunbide egokien epaimahaiaren eta publikoaren sariak irabazi ditu. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zuzendaritza Ekonomiko eta Finantzarioko ordezkariek herenegun (martxoaren 14an) jaso zituzten sariak, Zamudioko Teknologia Parkean egin zen jardunaldi batean.
Zehazki, edizio honetan saritutako ildoak hauek ziren:
- Energia-efizientzia hobetzea, teknologiak barne hartzearen eta energia-kudeaketako sistemak ezartzearen bidez.
- Energia berriztagarriak erabiltzea emisioak eta erregai fosilekiko mendekotasuna murrizteko.
- Deskarbonizazioko eta energia-trantsizioko estrategia negozio-estrategiarekin lerrokatzea, eta hori Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat etortzea.
- Emisiorik gabeko mugikortasuna lortzeko jarduketak.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak erantzukizun sozialaren aldeko apustua egiten du eta, horrenbestez, ingurumen-ingurunearen alde egiten du, etorkizunean bere bezeroen gogobetetzea bermatzen jarraitu ahal izateko. Ingurumenari lotutako hobekuntza-ekintzak sartzen ditu eguneroko kudeaketan, eta, horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema bat ezarri du.
2019an, ingurumen-kudeaketako bikaintasuna lortzeko, bere IKS (UNE-EN ISO 14001) EMAS eskakizunetara egokitu zuen, eta EMAS ES-EU 000122 Erregistroa lortu zuen, 1221/2009, 1505/2017 eta 2026/2018 erregelamenduen arabera. 2019-2023 Plan Estrategikoan, 9 erronka ezarri ziren, bai eta haiei dagozkien proiektuak ere. 9. erronkaren barruan («Gobernantza-eredua»), «Ingurumenarekiko konpromisoa» proiektu estrategikoa jaso zen eta 7. erronkaren barruan («ESI digitalizatu eta adimenduna»), berriz, «Profesionalen interakzio digitala» proiektua.
Ildo horietan aurrera eginez, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak apustu argi eta irmoa egiten dute prozesuen digitalizazioaren alde eta datu- eta informazio-kudeaketaren alde, herritarrei zerbitzu efiziente bat emateko, herritarrek dituzten gero eta behar handiagoei egokituta, jasangarritasunaren esparru orokor batean.
Eraikinek erabilera handia dute ordutegi jarraituan edo ia jarraituan, eta kontrol- eta mantentze-eskakizunak oso handiak dira. Eraikinetan dagoen teknologia handiko ekipamenduak, askotan, berehalako erantzun efikaza eskatzen du pazienteen beharrei erantzuteko. Kudeaketa ez bada efikaza edo ez bada egokia, gehiegizko kostuak daude, berriztagarriak eta jasangarriak ez diren energia eta baliabideak kontsumitzen dira eta saihestu daitezkeen eta behar ez diren emisioak daude.
Hori dela eta, digitalizazioan eta automatizazioan egindako proposamena, hots, SMART ENERGY HOSPITAL 4.0 energia-kontsumoaren gainbegiralea, oso lagungarria da eta ingurumen-eraginaren kontrola, jarraipena eta ebaluazioa egiteko erabakiak hartzeko prozesuan laguntzen du. Horrez gain, gure erakundearen karbono-aztarna murrizten du eta etorkizunean sistema prediktiboa sortzeko aukeran laguntzen du.
Irudian:
Amaia Valero, Ingurumen eta Energia Arloa
Eduardo Resines, Zerbitzu Orokorretarako Zuzendariordea
Jon Berasategi, Mantentze – Lanetako Arduraduna