Ezkerraldea Enkarterri Gurutzetako ESIak bere kilometroa korrika egin du gaur Gurutzetatik igaro den Korrika 2026an. ESIak beste urte batez hartu du parte, 2.217. kilometroa eginez, 14:14ean, Horacio Etxebarrieta kalean.

Zerbitzu desberdinetako langileek bat egin dute ibilbidearekin, giro festibo eta aldarrikatzaile batean, erakundearen euskararekiko konpromisoa beste behin ere agerian utziz.

Eskerrik asko momentu berezi hau korrika egin, animatu eta lagundu duzuen pertsona guztiei.

Noticia anteriorESIak ate irekien eguna ospatuko du egoiliar berrientzat
Noticia siguienteOspitaleak Koloproktologiako espezialistak bildu ditu Adituen Foroaren VI. edizioan