Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIak ate irekien jardunaldia egin du, etorkizuneko egoiliarrei beren prestakuntza osatuko duten zentroa eta espezialitatea aukeratzen laguntzeko.
Erakundearen prestakuntza-eskaintzan interesa duten 350 pertsona inguru joan dira jardunaldira.
Zuzendaritzak eta Prestakuntza Espezializatuko Unitateko arduradunak zentroaren ezaugarriak aurkeztu ondoren, aurten eskaintzen dituzten zerbitzuak bisitatzen hasi dira. Horretarako, egoiliarrek gidari-lanak egin dituzte eta planteatutako galdera guztiei erantzun diete.
Aurten, Ospitaleak 136 plaza eskaintzen ditu, eta horietatik 21 erizaintzakoak dira.



