Errioxako Osasun Zerbitzuko Zuzendaritzako kide batzuk ESIko zuzendari ekonomikoekin bildu dira, gure erakundearen jarduera/kostuen kontrolerako tresnetako esperientzia zuzenean ezagutzeko, horren alderdi guztiak aztertuta: aurrekontuen kontrola, langileria, ospitaleratze-prozesua, zerbitzuen araberako kudeaketa/kostuak, kudeaketa-kontratuak (zerbitzuaren eta emaitzen adierazleak), prozesuak (lehen mailako arreta, ebakuntzak, kontsultak, etab.).
Eta, gainera, patologia bererako hainbat prozesuren konparaziozko analisiaren adibidea ezagutu nahi izan dute, aldagai estandarizatuetatik (ICHOM) hasita eta adierazleak egitearekin amaituta.