EEC ESIko profesionalen artean jardunbide egokiak zabaltzeko eta birziklatzeari buruzko zalantza guztiak argitzeko, Ecoembeseko teknikariek ontziak gaika biltzeko prozesuari buruzko informazio-saioa eskaini dute.
Ontziak, horien definiziora etorrita, edozer motatako materialez eginda dauden eta salgaiak jasotzeko, babesteko, manipulatzeko, banatzeko eta aurkezteko erabiltzen diren produktuak dira. Bada, Ecoembesekin elkarlanean, horiek gaika biltzen ari gara gure ESIan. Horretarako, ontzi arinak botatzeko 80 ontzi gehiago instalatu dira itxarongela guztietan eta vending-eko makinen ondoan, ospitalean plastiko garbia biltzeko ohiko tokietan daudenez gain (lentzerien biltegia, sukaldea eta kafetegia). Biltzeko sistema horren barruan plastikozko hondakinen trinkogailu bat ere ezarri da, eta hondakinak zuzenean bidaltzen dira ospitaletik hondakinak kudeatzeko instalaziora.
Kudeaketa-instalazioan horretan, berreskuratutako kiloak materialaren arabera ziurtatzen dira. Ecoembesek hondakinon trazabilitatea bermatzen du, eta, hilero, hautaketa-instalazioak hautatutako materialen irteera ziurtatzen du.
Bi segundotan birzikla daiteke. Berdin-berdin egin daiteke ondo edo gaizki, baina ondo egiteak onurak dakarzkio ingurumenari eta lanpostuak sortzen ditu.