Joan den urriaren 31n eta azaroaren 1ean eta pasa den asteko lehen hiru egunetan, 3.249 PCR egin zaizkie, 13 eta 40 urte bitarteko Kabiezesko Osasun Zentrora atxikitako bizilagun guztiei. Jarduera arazorik eta ilararik gabe egin da, eta gehienez ere 8-10 minutu itxaron behar izan da, txanda-aldaketak egin bitartean. Leyre Ayus Erizaintzako gainbegiraleak eta Beatriz Fuentes BAEko arduradunak koordinatu dute lantaldea.