Abadiñon, joan den ekainaren 4an, 350 pertsona inguru elkartu zen «Pedalei eragin irri baten truke» ekitaldi solidarioan. Abadiñoko Udalak antolatu zuen Rhythm Bike, EMTESPORT eta antzeko elkarteekin batera. Peque-Ropa haurren minbiziaren aurkako ikerketarako elkarteak eta BioCruces OIIk lagundu dute Bizkaiko herri horretako kaleetan egin zen ekitaldian.
Goizeko 9etan spinningeko maratoi bat hasi zen, eta izena eman zuten 260 baino gehiago hainbat saiotan aritu ziren pedalei eragiten, uneoro monitoreak lagun zituztela eta horiek animatuta. Ondoren, kirolariek eta bertaratutakoek herri-paelladan parte hartu ahal izan zuten prezio sinboliko baten truke; horrez gain, jardunaldia bukatzeko, haurrentzako jolasez, dantzez eta kontzertuaz ere gozatu ahal izan zuten. Institututik hainbat kidek parte hartu zuen pedalei eraginez eta kausari lagunduz.
Azken finean, eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako 350 lagunei, senideei eta 40 inguru boluntariori ikerketarako 5.800 € baino gehiago biltzen laguntzeagatik.