Ostomien gelak kokapen berria du, 4. solairuko E hizkian, eta birmoldatuta dago. Horrela, EKTko erabilerraztasun-araudiaren arabera zirkulatzeko moduko komun bat, bi lanpostu, ohatila bat eta gauzak gordetzeko altzariak erantsi zaizkio; hori guztia gelarako 15,70 m2-ko azalera erabilgarri batean eta komunerako 3,00 m2-koan.

Traumatologiako kontsultei dagokienez, espazioa berrantolatu da. Garbiketako gela berriak, gauzak gordetzeko altzariak eta bai langileentzako bai herritarrentzako komunak eraiki dira (horietako bat gurpil-aulkia erabiltzen dutenentzako irisgarria); langileen lehengo komunak, berriz, kendu dira, itxarongelari leku gehiago emateko. Itxarongelan, zoru berria jarri, eta sabai faltsuak, argiztapena eta pintura aldatu dira.