Santurtziko Muskiz BHIko eta Axular BHIko DBHko eta Batxilergoko 70 ikaslek baino gehiagok Gioconda Osasuna ate irekiko programan parte hartu zuten martxoan. Bada, ospitaleak ikasleok proposatutako emaitzak jaso ditu.

Programari esker, ospitaleko zenbait zerbitzu eta unitateren eta BioCruces Bizkaiaren funtzionamendua ezagutu ahal izan dute ikasleek, hainbat profesionalen eskutik. Besteak beste, zerbitzu eta unitate hauena: lan-osasuna, animaliategia, 3D kardioinpresioa, mikroskopia, pneumologia, kirurgia baskularra, kirurgia pediatrikoa, psikiatria, kalitatea, komunikazioa eta berrikuntza, administrazio-kontratazioa, farmazia, kirurgia orokorra, BBB eta lehen sorospenak, eta laborategia.

Ikuspegi eta ikuspuntu berri horien bidez, hamabi erronka bota zizkieten, zentro bakoitzeko sei. Hain zuzen ere, proposamenak aurkeztu dituzte parte-hartzaileek.

Noticia anteriorEuskadi erizaintzaren eginkizuna sustatzeko Nursing Now nazioarteko kanpainari atxiki zaio
Noticia siguienteBPSO Bultzatzaileak, bat egin gurekin!