2023ko EAEko Osasun Inkestak (EAEOI) ikuspegi orokorra eskaintzen du Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-egoerari, osasun-determinatzaileei eta osasun-zerbitzuen erabilerari buruz. Funtsezko azterlana da osasun-politiken gaineko erabakiak hartzeko, eta gakoak diren zenbait alderdi jorratzen ditu:

  • Osasunaren egoera, oro har
  • Gaixotasun kronikoak
  • Osasun mentala
  • Bizi-ohiturak
  • Osasun-zerbitzuetarako sarbidea
  • Osasun-ekitatea

Osasunari buruzko funtsezko datuak jaso dira inkestan eta jarraian laburbilduko ditugu, aintzat hartua emakumeen osasunean generoak duen eragina.

Osasun-egoera:

  • Desgaitasunarekin bizi izandako urteak gehiago izan ziren emakumeen kasuan.
  • Haien osasuna ona dela adierazi duten emakumeen prebalentzia gizonena baino txikiagoa da adin-talde guztietan.
  • Osasunari dagokionez emakumeen bizi-kalitatea txarragoa izan da adin-talde guztietan, eta gizonekiko aldea are nabarmenagoa da adinak gora egin heinean edo gizarte-eskalan edo ikasketa-mailan jaistean.
  • Bizi-kalitateari lotuta emakumeen osasunean eragin handiena duten alderdiak hauexek dira: mina, antsietatea, depresioa eta mugikortasuna; eta arazo horien prebalentzia handiagoa da emakumeen kasuan gizonen kasuan baino, kategoria guztietan.
  • Osasun mentala nabarmenki okerragotu da eta horren ezaugarri nagusia da antsietatea eta depresioa sintomen prebalentzia, zeina handiagoa izan baita emakumeen kasuan eta, horrez gain, gehiago okerragotu da ikasketa-maila txikiagoa izan den neurrian.

Osasun-determinatzaileak

  • Lan-prekaritatea handiagoa da emakumeen kasuan gizonen kasuan baino, ia lau ehuneko-puntuko arrakala baitago.
  • Edozein adinetako emakumeek gizonek baino ordu gehiago ematen dituzte astean etxeko lanak egiten eta pertsonak zaintzen (25 urtetik 44 urtera bitarteko tartean, emakumeek 45,1 ordu astean eta gizonek 26,3 ordu astean).
  • Loarekiko asegabetasun-prebalentzia handiagoa izan da emakumeen artean gizonen artean baino, eta adinak gora egin heinean areagotu da.

Osasun- eta zaintza-zerbitzuak

  • Emakumeen ia % 80 pozik edo oso pozik daude osasun-sistemarekin, eta kasuen % 98,2an Osakidetza izan dute asistentziaren aseguratzaile gisa.
  • Azken bi urteetan mamografia bat egin dutenen ehunekoa murriztu egin da 2018. urtearekin alderatuta, eta kopuru hori egoera sozioekonomiko txarragoa duten emakumeei lotuta dago.
  • Aurreko hiru urteetan umetoki-lepoko minbizia prebenitzeko proba bat egin duten emakumeen prebalentzia murriztu da, eta gizarte-klase behartsuenak izan du ehunekorik txarrena.
  • Medikuntza espezializatuko kontsulten prebalentzia handiagoa da emakumeen kasuan, talde guztietan.

Emakume eta gizonen arteko desberdintasunek agerian utzi dute beharrezkoa dela sexu bakoitzak osasunari dagokionez dauzkan behar espezifikoak jorratuko dituzten osasun publikoko estrategiak eta politikak izatea, ekitatea sustatzeko eta guztion osasun-emaitzak hobetzeko.

Osasun eta generoa Lan-taldea

Noticia anteriorOsakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak ehungarren inplantea egin du ECMOko garraioarekin, paziente kritikoen erreskatean
Noticia siguienteESIak jardunaldi bat antolatu du Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunaren harira