Ospitaleak proiektu bat jarri du abian, programatutako interbentzioa egingo dieten pazienteen laguntzaileei ematen zaien informazioan hobekuntzak egiteko. SMSak bidaliko dira, pazienteen laguntzaileei itxaron-denbora handieneko uneen eta lekualdatzeen berri emateko (helmuga adierazita). Itxaronaldiek sortzen duten antsietatea gutxitzen lagunduko duten mezu neutro eta homogeneizatuak izango dira, modu automatizatuan eta finkatutako aldizkakotasunarekin eta sekuentziarekin. Informazio hori HARRERAN senide edo laguntzaileren baten telefono-zenbakia ematen duten pazienteei soilik emango zaie.

Proiektu hau Neurokirurgia eta Traumatologia zerbitzuetako programatutako ebakuntza kirurgikoekin bakarrik egingo da. Helburua da laguntzaileek programatutako interbentzioan jasotako informazioari buruz iritzi hobea izatea, itxaronaldian antsietatea murriztea, itxarongelan dauden pertsonen kopurua murriztea eta programatutako interbentzioetan informazioa SMS bidez bidaltzeko sistema indartzea.