ESIak, NBEren Generation Equality ekimenaren esparruan eta ‘Osasunetik, egin bat! Emakumeen eta haien seme-alaben aurkako indarkeriaren prebentzioan inbertitu’ lelopean, gure erakundean indarkeria matxista jorratzeari buruzko jardunaldia egin du. Ekintza hori genero-indarkeriaren aurkako Osakidetzaren eta haren zerbitzu-erakundeen aktibismoa ikusaraztea helburu duen kanpaina honen barruan kokatzen da.

Ospitalean “Geure burua libre eta bizirik nahi dugu” lelopean egin den jardunaldiak gure erakundean indarkeria matxistari heltzea izan du ardatz. Horretarako, Pertsonaleko zuzendariak inauguratu ondoren, erakundeko hainbat profesionalek hainbat ikuspegitatik heldu diote arazo horri. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontzeptu-esparruaz, emakume horiei larrialdietan aurre egiteaz eta arreta emateaz, indarkeria horrek emakumeen osasun mentalean dituen ondorioez eta horiei arreta integrala emateko moduaz hitz egin da.

Saioan parte hartu duten profesionalak, gainera, ESIko Generoa eta Osasuna taldeko kide dira. Talde hori genero-ikuspegiarekin konprometitutako emakume-taldea da, eta, urte batzuetan elkarrekin lan egin ondoren, ESIko Intraneten informazio- eta kontsulta-tresna oso bat finkatu dute, generoak osasunaren mugatzaile gisa duen zereginari buruzkoa.

Esteka honen bidez sar zaitezke espaziora edo ESIren Intraneten bidez, Osasuna/Generoa eta osasuna edo Berdintasuna/Generoa eta osasuna atalen barruan.

#PintaElMundoDeNaranja #NoHayExcusas #16egun #A25 #HerriHitzarmena #Berdintasunarenalde #BerditasunBelaunaldia #GenerationEquality

Noticia anteriorAhozko komunikazio onenaren bigarren saria CSC´23 Ikastaro Koronario eta Estrukturalaren kongresuan
Noticia siguientePonte Guapa, Te Sentirás Mejor» ekimenaren lehen tailerra