Joan den abenduaren 17an, Endokrinologiako Zerbitzuak eta Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuak topaketa bat egin zuten akromegalia/erraldoitasuna duten pazienteekin eta horien senideekin, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Edokrinologiako zerbitzuburu Sonia Gaztanbide doktoreak diagnostiko goiztiarraren garrantzia eta gaixotasun horren genetika izan zituen hizpide. Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuko Elsira Bóveda doktoreak, bere aldetik, erradioterapia-tratamenduen berri eman zuen.

Akromegalia duten pertsonen Espainiako elkartearen laguntza izan zuen bilerak.

Noticia anteriorMegaparken jostailuen dohaintza Pediatriari
Noticia siguienteAthletic Clubeko jokalariek bisita egin diete ospitaleratutako adingabeei