Beste urte batez, irailaren 29an, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak urre kolorez piztu du eskailera, Aspanovasen alde. Horren berri eman digu María José Martínez elkarteko presidenteak:

«Ekimena Childhood Cancer International (CCI) elkarteak eta Minbizidun Haurren Gurasoen Espainiako Federazioak sortu zuten. Aspanovas, Bizkaiko minbizidun haur eta nerabeen gurasoen elkartea, federazioko kide da.

Mundu-mailako kanpaina honen bitartez, haurren minbiziaren inguruan kontzientziatu nahi dugu gizartea, hala, arazoa ez ezik, minbizia duten adingabeak ere ikusgai egiteko. Gainera, aurten, #Menostípicos kanpainarekin bat egin dugu. Ekintza horren helburua da haurren minbiziaren inguruko estereotipoak desagerraraztea.

«Piztu itxaropena» kanpainaren zeinua urre koloreko lazo bat da, eta minbizidun adingabe guztiak islatzen ditu. Kolore honen bidez, «haurrek eta nerabeek minbiziaren aurkako borrokan daukaten ausardia ohoratzen dugu, eta itxaropena piztu». Zeinu horri esker, gaixotasunaren irudi bat sortu ahal izan dugu, ezagutzera emateko eta gizartean eragin handiagoa izateko.

Hori dela eta, zortzigarren urtez jarraian, espero dugu gure deialdiarekin bat egitea eta iraila itxaropenaren hilabete bihurtzea».

#enciendelaesperanza  #Menostípicos    #MesDeSensibilizacióndelCáncerInfantil