Kirurgia Baskularreko Zerbitzuak segurtasuna hobetu du; hain zuzen ere, arku baskular bat instalatu du giden, stenten eta protesien berrespen erradiologikoa egiteko. Kirurgia baskularrean, gero eta gehiago erabiltzen da teknika endobaskularra eta gero eta gutxiago kirurgia irekia, eta segurtasuna eta zehaztapen ematen duten tresnak behar dira.

Arkua jartzeko, ebakuntza-gela berunez zigilatu behar izan da. Berunez zigilatzeak segurtasun erradiologikoa ematen du. Ebakuntza-gelak 44,25 m2-ko azalera du. Zorutik sabaira 2,72 m daude, eta 2,60 m-ko altuerako gune baxuago bat dago albo batean.

Gainera, pantailak, sare-harguneetarako kable berriak, IP telefonoak irudi-transmisioa eta wifi antenak instalatu dira.