Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak bisita instituzionala izan zuen atzo; zehazki, HARTE Fundazioak eta Iberdrolak elkarlanean sustatutako erakusketa bisitatu zuten, zeina erdiguneko eskailera kiribilean jarri baita, osasun-espazioak humanizatzen laguntze aldera. 

Espainiako abstrakzioko erreferente handienetako bat den Gerardo Rueda artistaren hamabost lan biltzen ditu erakusketak, eta ospitaleko gune komunetan jarri dute.

Hauexek izan dira bisitariak: Tamara Kreisler, HARTE Fundazioaren sortzaileetako bat eta presidentea; Rafael Orbegozo, Iberdrolako Presidentetzaren aholkularia eta konpainiako arte-bildumaren arduraduna; eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea. Hala, bisitan nabarmendu zuten garrantzitsua dela paziente, familia eta langileei artea hurbiltzea, inguru atseginagoak eta bizigarriagoak sortzeko.

HARTE Fundazioaren programa egonkorraren parte da ekimena, zeinaren helburu nagusia proiektu artistikoen bidez ospitaleetan ongizate emozionala hobetzea baita.

Noticia anteriorOspitaleak eta Athletic Fundazioak Haurtzaroaren Mundu Eguna ospatuko dute korridoreko futboleko beste edizio batekin
Noticia siguienteKirurgia ortopedikoko biltzarrik handiena hartuko du Bilbok eta Juan Antonio Guerrero doktorea, ospitaleko Belauneko Unitateko arduraduna, izango da biltzarburua