GUT aldizkariak BioCruces Bizkaia institutuko genetikaren, diabetesaren kontrolaren eta gaixotasun endokrinoen ikerketa-taldearen Gluten-induced RNA methylation changes regulate intestinal inflammation via allele-specific XPO1 translation in epithelial cells azterlana argitaratu du. Ainara Castellanos-Rubio buru duen lan horrek lehen aldiz frogatu du dietako glutenak, gaixotasun zeliakoaren eragile nagusiak, RNA aldatzeko ahalmena duela. Ikusi da XPO1 genean aurkitutako aldaera genetiko batek bere mRNAren metilazio mailei eragiten diela, eta horrek, bere aldetik, proteina kantitatea erregulatzen duela eta hesteetako gene inflamatorioen adierazpenean eragina duela. Hori horrela, arrisku-aldaera dutenek joera handiagoa izango dute glutena hartzean hesteetan inflamazio handiagoa izateko eta, beraz, gaixotasuna garatzeko arrisku handiagoa izango dute.

Azterketa horrek bide ematen du gaixotasun zeliakoa edo RNAren aldaketetan edo XPO1 proteinan oinarritutako bestelako patologia inflamatorioak eta elikagai-alergiak tratatzeko terapia berriak garatzeko.

Jatorrizko artikulua.

 

Noticia anteriorESIa doako wifi-zerbitzu bat probatzen ari da ospitaleko zenbait eremutan
Noticia siguienteOsakidetzan ikerketa-proiektuetan sartuta dauden pertsonen % 65 emakumeak dira