Gurutzeta UOko Esklerosi Anizkoitzeko Unitateak esker onez eta harrotasunez jaso du ADEMBIk egindako dohaintza, gaixotasun horren inguruan ikertzen jarraitzeko eta irtenbideak aurkitzeko.
Jasotako funtsak Bizkaiko kohortean esklerosi anizkoitzaren historia naturala eta tratamenduek eragindako aldaketak ikertzera bideratuko ditugu. Eta, batez ere, gure jardueran aurrera egitera, emaitzak gure pazienteen osasunean eragina izan dezaten. Bide hori da egokiena medikuntza pertsonalizatuan aurrera egiteko. Izan ere, ezinbestekoa da esklerosi anikoitz eta tankerako gaixotasunekin. Zorionez, gero eta sendagai gehiago ditugu. Gure pazienteei onena eta modu pertsonalizatuan nola eskaini ikasi nahi dugu.
Asistentziaren eta ikerketaren arloetako gure lana dela eta, dohaintza hau Gurutzeta UOko EAko Unitateko pazienteei egindako errekonozimendu gisa ere ikusten dugu. Oso harro gaude gugan jarritako konfiantzagatik eta hutsik ez egiteko gure esku dagoen guztia egingo dugu.
Alfredo Rodríguez-Antigüedad doktorea