Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Aparatu Digestiboko Zerbitzuko Martínez Moneo doktorea Diputatuen Kongresuko Osasungintzako eta Kontsumoko Batzordean izan zen irailaren 28an (asteazkena), Espainiako Gastroenterologia Elkarteko (AEG) Pankreako eta Behazun-hodiko Taldeko kide gisa. Pankreako eta Behazun-hodiko Lantaldean daude pankrea exokrino, besikula eta behazun-hodiko fisiologian eta gaixotasunetan interesa duten AEGko kideak.
