Azaroan, hainbat jarduera egin dira gure udalerrietako bizilagunen osasuna hobetzeko.
Erorikoak saihesteko tailerrak
Santurtziko Mamariga eta Muskiz Osasun Zentroetako osasun-langileek, udalek
o gizarte-zerbitzuetako, kirol-zerbitzuetako eta osasun publikoko eragileekin batera, erorikoak saihesteko bi tailer eman dute udalerri hauetako adinekoei zuzenduta.
Bihotz-biriketako bizkorketari buruzko tailerrak
Kabiezeseko erizainek bihotz-biriketako bizkorketari buruz hitz egiten diete Serantes ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleei. Oso ondo hartu dute saioa ikasleek. Gainera, Muskizeko osasun langileek irakasleei zuzendutako taillerra eman dute, Kantarrana eskolan.
Azkenik, «Osasun Guztiontzat» zikloaren barruan, Gordexolako Ibarra kultura-aretoan, organoak eta ehunak emateko eta transplantatzeko prozesuari buruzko hitzaldi bat eman zuten Uribe ESIko zuzendari mediko Patricia Rodríguezek eta Bilbo-Basurtuko ESIko ospitale barruko transplanteen koordinatzaile Mónica Delicadok.
Azkenik, azaroaren 25a dela eta, Rosa Calvo ESIko Berdintasun erreferenteak solasaldia dinamizatu du Karrantzako Kultur Gelan, ‘Volar’ filmaren proiekzioaren ondoren.