Errenteriako Juneren Hegoak elkarteak, Euskal Herriko Pediatria Elkartearekin batera, II. June Sánchez Tolaretxipi bekaren 4.000 euroak eman dizkio Itziar Astigarraga ikertzaileari, BioCrucesen izenean. Astigarraga doktoreak, Susana García Obregón biologoarekin eta Institutuko lantaldearekin batera, minbizia duten ume eta nerabeen infekzio larriak diagnostikatzen dituzten markatzaile berriak aztertzeko erabiliko dute bekaren zenbatekoa.