Lan egin gurekin

Gure zerbitzua erreferentziako zentroa da Pediatriako Larrialdietako azpiespezialitatean. 2010. urteaz geroztik, beste zentro batzuetatik datozen BAMEentzako prestakuntza-egonaldiak eskaintzen ditugu, arlo horretako prestakuntza zabaltzeko. Eskaintza hori handituz joan da data horretatik aurrera, eskaeren kopuruan izan dugun igoera progresiboari egokitzeko. Hala, gaur egun, hilean 5-6 BAME hartzeko prest gaude.

Gure zerbitzuan errotazioa egiten ari diren BAMEek, gure asistentzia-taldean sartzeaz gain, garatzen ditugun irakaskuntza-jardueretan parte hartzen dute (gaixo larriari arreta emateko simulazio robotiko aurreratuko saioak astero, bihotz-biriketako bizkortzea simulatzeko saioak astero; saio klinikoak…).

Helburuak:

• Pazientearen hasierako ebaluazio-sistematika eskuratzea, ebaluazio pediatrikoaren triangeluaren eta ABCDE hurbilketaren bidez
• Larrialdietako eremuan maiz artatzen den patologiaren erabilera hobetzea.
• Paziente kritikoaren arretan trebetasunak hobetzea
• Behaketa Unitatean ospitaleratutako pazienteei arreta egokia ematea, familian zentratutako medikuntzaren bidez.
• Baliabideak pazienteen fluxuaren arabera behar bezala kudeatzen jakitea
• Sedoanalgesia-prozedurak egiteko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea.

Iraskuntza:

  • BBB simulazioa astero
  • Patologia kritikoaren simulazioa Simbaby bidez astero
  • Tailler praktikoak (sedoanalgesia, inmobilizazioak, ikerketa,…)
  • Saio klinikoak eta eguneko guardia-parteak

 

Asistentzia-jarduera:

Zure egonaldian, larrialdietara doazen pazienteak artatuko dituzu. Gure zentroko BAME guztiekin bezala, atenditutako paziente guztiak unean uneko mediku adjuntu arduradunarekin berrikusten dira.

Errotazioa eskatzeko betekizunak:

•Hirugarren edo laugarren urtean egitea
•Errotazioaren iraupena, gutxienez 2 hilabetekoa
• Kanpo-errotazioetan guardiak egiteko aukera
•Egonaldia larrialdi pediatrikoetara bideratzea.

Aurretiko lanak:

Etorri aurretik, honako hauek irakurtzea gomendatzen dizugu:

Harremanetarako:

Gurean errotazioa egiteko disponibilidadea kontsultu nahi izanez gero, idatz ezazu posta helbide honetara:

Borja Gómez