Jardunaldia: Bronkiolitisaren Ibilbide Asistentzialaren mailaketa korporatiboa

Bronkiolitis akutua kontsulta ohikoenetariko bat da lehen mailako arretan eta ospitaleko pediatriako larrialdietan, halako moduan non lor asistentzial handienetariko bat baita epidemiaren aldian. Barakaldo-Sestaoko eta Ezkerralde Enkarterri-CrucesekoESIetanBronkiolitis Akutuaren Ibilbide Asistentzialaren inplementazioa eraginkorra izan da; izan ere bronkodilatadore, antibiotiko eta kortikoideenerabilera murriztu da, bronkiolitis akutuaren irizpide diagnostikoekiko atxikimendu handiagoa egon daeta episodioen larrialdiaren erregistroa handitu da, gaixotasun honen inguruan senideek prestakuntza eta heziketa jasotzeko egiten zituzten eskariei erantzuteaz gain.

Lortutako emaitzek iradokitzen digute Osakidetzako haur guztiek jardunbide egoki honetaz gozatu beharko luketela, eta, aldi berean, osasun-esparru ezberdinetako profesionalen arteko aldakortasuna murriztuko genukeela.

Horren ondorioz, Ibilbide hau Osakidetzan mailakatzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu eta horretarako, ESI ezberdinek bere hedapenerako osatutako diziplina arteko taldeek egindako zirkuituak eta prozesua ezagutu behar ditugu saio honetan.

Informazio gehigago eta izen-emateak hemen.