
Gaur, albiste dibertigarriak eta bideojoko gomendioak Igorrekin. Horrez gain, Gabonei buruz hitz egin dugu.
Tirita Irratia egitasmoa Gazteen Gurutze Gorriaren proiektu bat da, ospitale-testuinguruaren eta kanpoarekiko harremanaren arteko aldea murrizteko beharretik sortua. Proiektu berritzaile honen bidez, komunikabide propio bat sortzearen alde egin dugu, ospitaleratuta dauden haurrak ardatz hartuta, irratiko protagonista gisa.
Tirita Irratiaren helburua da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean ingresatuta dauden haurren eta gazteen isolamendu sozialarekin haustea, normaltasun-aterpea eskainiz, baina, bereziki, beren edukien sorkuntzaren eta kudeaketaren bidez ahalduntzeko ahotsa emanez, azken batean, beren iritziek garrantzia duten espazio propioa izatea!
Horrela, abesti gustukoenak aukeratu ahal izango dituzte, elkarrizketak egin, sariak irabazi …eta beste hainbat kontu!
Aurrez grabatutako emanaldiak dira, eta programen podcastak eskuragarri dituzue gune honetan eta Gazteen Gurutze Gorriaren Bizkaiko webgunean: https://www.cruzrojabizkaia.org/infancia_hospitalizada /
Erreparatu gure nobedadeei eta konektatu Tirita irratiarekin!
Zure abesti gustukoena eskatu, txiste bat bidali edo proposamenen bat egin nahi badiguzu, bidali audio bat WhatsApp bidez 678 40 68 78 telefonora.
Gaur, albiste dibertigarriak eta bideojoko gomendioak Igorrekin. Horrez gain, Gabonei buruz hitz egin dugu.
Gaur, Aroa, Oriana eta Aritzekin Emakumeen kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari buruz hitz egin dugu. Hau ez da guztia, ‘Ez egin negar eta abestu, Tirita Irratiaren eskutik amestu’ atalarekin abestu dugu ere.
‘Albistiritegi’, ‘Hitz Bitxiak’ eta gomendioak gure gaurko protagonistekin: Haizea eta Oihan. Haiekin ere Haurtzaroaren Eskubideen Nazioarteko Egunari buruz hitz egin dugu.
Albiste dibertigarriak, animalien bitxikeriak, erronkak eta musika gure hogeita bederatzigarren saioan. Gaur, Dima izan da gure protagonista.
Gaurko saioan Zaira, Natalia eta Pablo izan dira gure protagonistak. Haiekin zaletasunen inguruan hitz egin digute eta abeslari ospetsuei buruz asko ikasi dugu.
Albiste dibertigarriak, animalien bitxikeriak, musika eta erronka batzuk gure gaurko saioan Ander eta Adrianekin.
Nahiarekin albiste dibertigarrietaz aritu gara eta animaliei buruz hitz egin dugu. Gainera, Eidanek abesti bat abestu digu.
Gaurko saioan Ixone eta Kimetzekin izan dira gure protagonistak. Haiekin zaletasunen inguruan hitz egin digute eta joko dibertigarriak egin dizkigute
Sarak hiru urte bete ditu eta Tirita Irratian ospatu nahi izan dugu!
Gaur egun berezia da, Tirita Irratiko protagonistak 5 urte betetzen dituelako. Zorionak Xabier!!