TIRITA IRRATIA HASIKO DA!

Tirita Irratia martxan jarriko da lehenengo grabaketarekin, abenduaren 28an Scape Gelan, Gurutzetako Umeen Ospitalean. 16:30etatik 19etara Tirita Irratiko mikrofonoak zabalik egongo dira ospitalean onartutako txikiak hurbil daitezen. Bi hordu eta erdi izango dira musika, elkarrizketa, lehiaketa eta dibertsioz beteta!

Parte hartu nahi duten txikiek irratian nola lan egiten den ikasiko dute eta beraien albisteak idatzi eta lokutatu ahal izango dute ‘Albistiritegi‘. Gainera, euskal pertsonai famatuak elkarrizketatzeko aukera izango dute ‘Tirita Irratiko bizitariak’ atalari esker. ‘Kantatu eta mina uxatu’ lehiaketan musika ez dugu huts egingo. Eta, nola ez, saio bat izango dugu edonolako proposamen edota mezuentzako; Whatsapp audio bidez bidali 678 40 68 78 zenbakira.

Abenduaren 28an grabatzen dugun materialarekin, Tirita Irratiaren lehenengo podcasta egingo da, blog honetan eta Bizkaiko Gazteen Gurutze Gorriko webgunean igota.

Aldatu txipa… eta piztu Tirita!