“Nire Ospitaleko Jokoa” Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Laguntza Erlijioso eta Espiritualaren Zerbitzuaren ekimena da (SARE), Martha Gutiérrez Montás Aldaketarako Diseinua Masterreko ikaslearekin lankidetzan (IED Kunsthal).
Karta-joko bat da, eta haurrak proposatutako galderei erantzun eta hainbat erronkei irtenbidea eman beharko die, ospitalean egon bitartean. Hiru mailatan egituratuta dago, eta horiek bat egiten dute haurrek osasun-prozesuaren une desberdinetan dituzten sentipenekin.
- Lasaitasun maila: hemen daude jokoari hasiera emateko galderak eta erronka errazak. Gure ospitalerako ongietorria da, eta irudimen handia baino ez da behar.
- Maila bitxia: maila honetan behaketa-gaitasuna aktibatu eta gela barruan egiteko hainbat jarduera proposatuko diegu. Inguratzen gaituena erabiliko dugu irudimenezko gertalekuak sortzeko.
- Esploratzailearen maila: maila honetan, gelatik haratago ikusteko gonbita egiten dugu; ospitalearen irteera prestatzen hasi, ospitaletik kanpo jolasten jarraitzeko.
Scape Gelan kopia inprimatu bat emango diegu interesa dute familiei. Haur bakoitzak jarraibideak eta txartelak moztu ahal izango ditu bere jokoa egiteko, eskulan gisa.
Gainera, esteka honetan jokoa deskarga daiteke:
Nire Ospitaleko jokoarekin, ospitalean egon bitartean entretenitzeko beste tresna bat eskaini nahi dizuegu, jolasteko eta haurren ospitaleko egonaldia normalizatzeko diseinatua. Hara, jolastera!
