Scape Gela Eguneko Haur Ospitalean dagoen eremubat da, adingabeak ospitaleratuta dauden bitartean entretenitzeko eta aisiaz gozatzeko erabiltzen dena.

Astean behin, Ospitaleko solairuetako eta pediatriako eguneko ospitaleetako iragarki-oholetan jardueren programazioa zabalduko da, eta Google Meet-en bidez egin ahalko dira. Horrez gain, aurrez aurre egiteko aukera ere egongo da, baldintza hauek betetzen badira:

  • 7 urtetik gorakoa izatea eta logelatik irteteko baimena izatea.
  • Eskuen higiene egokia egitea Scape Gelaren sarreran eta irteeran.
  • Maskara une oro erabiltzea.

Telefono mugikorrik edo Interneterako sarbidea duen gailurik ez duten familiek, kortesiazko tableta eska diezaiokete Scape Gela programaren arduradunari.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeak aukera ematen du Ospitalearen kanpoaldearen eta barrualdearen arteko loturari eusteko. Eta horrela, bisitatzera etorri ezin diren senideak eta lagunak jardueretan parte hartzera gonbidatu ditzakezue.

Saio bakoitza amaitutakoan, gogobetetze-inkesta labur bat betetzeko eskatuko dizuegu. Programaren garapenaren jarraipena egiteko, eta behar diren hobekuntzak egiteko baliagarria izango zaigu eta.

Programa honek ospitaleko egonaldia eramangarriago egiteko balio izatea espero dugu, aisialdirako, entretenimendurako eta dibertsiorako uneak sortuz.

Sartu Scape Gelan! Parte hartu!