Tutorea. Kontzeptua, eginkizunak eta izendapena
Tutorea egoiliarraren ezagutzen, gaitasunen eta jarreren ikasketa planifikatzeko eta horretan aktiboki parte hartzeko misioa duen zerbitzu aktiboan dagoen profesional espezialista da. Bere helburua espezialitatearen heziketa-programa betetzen dela bermatzea da. Tutorearen profil profesionala dagokion espezialitatearen heziketa-programak diseinatutako profil profesionalera egokituko da.Beste irakaskuntza-figura batzuk
Autonomia Erkidegoek, beren ezaugarrien eta berezko antolamendu-irizpideen arabera, beste irakaskuntza-figura batzuk sortu ahalko dituzte, heziketa espezializatuan, ikerketa- helburuetan, programen modulu generiko edo espezifikoetako garapenean edo intereseko beste irakaskuntza-jardueretan kolaborazio garrantzitsuak izateko helburuarekin.