Ezberdintzen gaituena, besten aldean, hauxe da: gure prestakuntza-eredua. 2008. urtean, Unitateak abiarazi zuen Estatuko ospitaleen artean aitzindaria zen proiektu hau: “Gaitasunetan Oinarritutako Prestakuntza Espezializatua” (GOPE).Proiektu hau zabaldu egin da Prestakuntza Espezializatuko Estatu mailako eta Nazioarte mailako hainbat zentrotan.
Gure balioetako bat Konpromisoa da, eta jakin badakigu zein garrantzitsua den espezialisten prestakuntzan inplikatutako agente guztiek parte hartzea egoiliar-aldiaren prozesu osoan. Irakaskuntza Batzordeaz gainera, batzorde hauek ere baditugu: Tutoreen Batzordea, Egoiliarren Ordezkarien Batzordea, Zerbitzuburuen Batzordea eta Adituen Ebaluazioaren batzordea.