GURUTZETAKO UNIBERTSITATE OSPITALEKO ETORKIZUNEKO EGOILIARRENTZAKO ATE IREKIEN JARDUNALDIA 2025

Jardunaldia 2025ean egoiliar izango diren guztiei zuzenduta dago, eta aurrez aurrekoa izango da Areto Nagusian, martxoaren 26an, 12:00etan, . Beharrezkoa da esteka honen bidez izena ematea bertaratu ahal izateko, plazak mugatuak baitira:
https://osieec.osakidetza.eus/encuestas/index.php?sid=19562&lang=es
Aurkezpenaren ondoren, hautatutako ospitaleko zerbitzua bisitatu ahal izango duzu, espezialitateko egoiliarrekin batera. Jardunaldia baino egun batzuk lehenago, zurekin harremanetan jarriko gara eman diguzun posta elektronikoaren bidez, informazio guztia emateko.
Areto Nagusian egingo den aurrez aurreko ekitaldiaz gain, gonbidatu nahi zaitugu 2025eko egoiliarrentzako eskaintza duten zerbitzuekin web-mintegiak egitera.
- Martxoko lehenengo astean, webgunean argitaratuko ditugu izena emateko esteka eta Zerbitzu bakoitzaren bileren egunak eta ordutegiak .Interesatuta bazaude, zerbitzuko egoiliarrekin konektatu eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko egoiliar-aldiaren inguruan jakin behar duzun guztiaren berri emango dizute.
- Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea bisitatzera gonbidatu nahi zaitugu. Gure Ospitalea konplexutasun handikoa da, eta egoiliarren prestakuntzarekin duen konpromisoagatik erreferentea da. Horrez gain, 2024ko abenduan Joint Commission International (JCI) erakundeak, munduko osasun-arretaren kalitatea egiaztatzeko eta hobetzeko erakunde nagusiak, emandako nazioarteko akreditazio ospetsuena lortu du.
- Ezaugarri horiek dituen Estatuko lehen ospitale publikoa gara –tamainari eta mailari dagokienez– akreditazio hori lortzen duena, osasun-arloan nazioarteko zorrotzena.
Martxoaren 26an elkar ezagutzera etor zaitezen animatzen zaitugu
Egoiliarrentzako Ate Irekien Jardunaldia 2025





