2026ko EGOILIAR ESPEZIALISTEK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA GURUTZETAKO UNIBERTSITATE OSPITALEAN HASTEKO
Espedientea betetzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu kontratua formalizatzeko:
- Plaza esleitzeko agiriaren jatorrizkoa.
- Elkargokide-txartelaren edo izapideak egin izanaren frogagiriaren fotokopia:
BAME: ALTA MEDIKUEN ELKARGOAN (Lersundi kalea 9, 1.a, Bilbo). (94-4354700): Elkargokide-zenbakia.
2. BAEE: ALTA ERIZAINTZA ELKARGOAN (Rodríguez Arias kalea, 6, 48008 Bilbo, 944 15 11 99) - Fotokopia konpultsatua edo jatorrizkoa eta dagokion tituluaren kopia.
- NANaren fotokopia, edo AIZrena edo pasaportearena, atzerritarra izanez gero.
- Gizarte Segurantzaren zenbakiaren dokumentua, halakorik ez baduzu, jarri harremanetan Gizarte Segurantzaren bulegoetako batekin, ziurtagiri bat eman diezazuten zure zenbakiarekin.
- Banku-kontuaren IBAN zenbakia (22 DIGITU)
- Ikasketengatik egonaldia egiteko indarreko baimena (Europako Erkidegokoak ez diren atzerriko langileak)
Agiri guztiak beteta dituzunean, bidali dena eskaneatuta helbide honetara: JULIO.GONZALEZMUNOZ@osakidetza.eus
LANGILEEN ZUZENDARITZARA BIDALI BEHARREKO ORRIA
Dokumentazioaren inguruan edozein zalantza izanez gero, deitu telefono honetara: 946006202
GARRANTZITSUA: AZTERKETA MEDIKOA NAHITAEZKOA DA LANPOSTUA HARTU AURRETIK, ETA GURUTZETAKO UNIBERTSITATE OSPITALEAN EGINGO DA.
Azterketa medikoa egiteko, bete ezazu Lan Osasuneko inprimaki hau eta bidali helbide honetara: Secretaria.SALUDLABORALCRUCES@osakidetza.eus
SALUD LABORAL M-F-P-K-BAEE 2024 (002) (003)
Haiek jarriko dira zurekin harremanetan. Edozein argibide behar izanez gero, 946006151 telefono-zenbakira dei dezakezu.
Ongi etorri Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera!




