Osasun-karpeta

Zure Osasun-karpetara sartzera gonbidatzen zaitugu, informazio-, komunikazio- eta prestakuntza-tresna bezala erabili dezazun. Osasun-karpetaren bidez, hau guztia egin dezakezu:

  • Zure txostenak kontsultatu eta deskargatu.
  • Zure farmakologia-historia kontsultatu.
  • Osasun-profesionalekin dituzun etorkizuneko hitzorduak begiratu eta elektronikoki deskargatu.
  • Zure osasunerako eta zure familiaren osasunerako informazio eta esteka interesgarriak ikusi.
  • Ohitura osasungarriei (dietari, jarduera fisikoari eta tabakoa erretzeari) buruzko galdera-sortak bete, eta, galdera-sorta amaitzean, aholkuak jaso.
  • Osakidetzatik kanpoko zure txostenak sartu, pdf formatuan, Txostenak igo atalaren bidez.
  • Zure historia klinikoan idatzi behar dela iruditzen zaizun informazioa idatzi, Nire egunerokoa atalean.
  • Zure familiako medikuari edo espezialistei zalantzak edo mezuak bidali, Nire medikuarentzako zalantzak atalaren bidez, medikuaren edo espezialisten onarpena jaso ostean.
  • Amaitzeko, autojarraipenerako programetan izena eman dezakezu.

GEHIAGO IKUSI

Osasun Eskola

Osasunaren eta bizitza osasuntsuaren zure ataria.

Osakidetzaren eta Osasun Sailaren zerbitzu bat gara, informazioa eta prestakuntza eskaintzen ditugu zure osasunaren eta gaixotasunaren aurrean jokabide arduratsua eta aktiboa izan dezazula lortzeko.

GEHIAGO IKUSI

Osakidetzako Mugikorren Ataria (APP)

Osakidetzako Atari Mugikorraren bidez medikuarekin txanda eskatu dezakezu, Nire Tratamendu medikua ikusi, eta Osasun-Karpetara, osasun-aholkuetara, Osasun-Eskolara edo inkestetara sartu zaitezke; baita interesgarriak diren gainerako APP korporatiboetara ere.

Horrez gain, informazio interesgarria duten jakinarazpenak jasoko dituzu txerto-kanpainei buruzkoak,osasun-aholkuei buruzkoak, abian jartzen diren zerbitzu berriei buruzkoak, eta abar.

GEHIAGO IKUSI

Arreta telefono bidez eta on line

Honako aukerak dituzu:

  • Osasun-zentrora deitu dezakezu irekita dagoen orduetan, urgenteak ez diren beharrizanetarako.
  • Osakidetzako Emergentzietara edo Osasun Aholkura deitu dezakezu berehala argitu beharreko zalantza bat erizainekin edo medikuekin komentatzeko; egunean 24 orduz, urteko 365 egunetan.

GEHIAGO IKUSI