Kontsulta horretarako, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Urologia-kontsultara joan beharko duzu, eraikin zentralaren 8. solairuan, alta-txostenean adierazten diren egun eta orduan. Kontsulta hori alta jaso eta 15 egunera egin ohi da.
Ez ahaztu zerbitzuko sarreran iritsi zarela jakinarazten.
Kontsulta honetarako ez da inolako prestaketarik behar.
- Zauri kirurgikoen azterketa.
- Zunda kentzea.
- Egin beharreko zainketei buruzko informazioa.
Prostatektomiaren ondoren maskuria berriz hezteko gomendioen orria.
Ez ahaztu honako hauek aipatzea

- Sukarra izan baduzu edo zure egoera fisikoak okerrera egin badu.
- Odola hautematen baduzu zaurietako batean edo gernu eta gorozkietan.
- Mina sentitzen baduzu.
- Medikazioarekin arazoak badituzu.
- Ager litezkeen bestelako konplikazioak.