Prostatako minbizian, zelula tumoralak (minbizidunak) sortzen dira prostatako ehunetan.

Prostata gizonezkoen ugalketa-aparatuko guruin bat da, justu maskuriaren (gernua jasotzen eta baztertzen duen organoa) azpian eta ondestearen (hesteen behealdea) aurrealdean dagoena.

Zein tratamendu dago?

Zure medikuak azalduko dizkizu eskuragarri dauden tratamendu-aukerak eta zure egoerarako egokienak direnak gomendatuko dizkizu. Gure erakundean honako hauek erabiltzen ditugu:

Kirurgia

Erradioterapia

Zaintza aktiboa

Hormona-tratamendua

Erabil ezazu bere laguntza erabakia hartzeko. Aipa iezazkiozu gaixotasunari edo tratamenduari buruz sortzen zaizkizun zalantzak, baloratu aukera bakoitzaren alderdi positibo eta negatiboak, eta hautatu zuretzako egokiena den aukera.