Iktus deitzen diogu ordubete baino gehiago irauten duen garuneko odol-fluxuaren bat-bateko etenari.

Istripu Iskemiko Iragankor bat disfuntzio neurologikoko gertakari labur bat da, garuneko iskemia fokal batek eragindakoa, eta garuneko infartu baten sekuela iraunkorrak utzi gabe konpontzen da. Istripu iskemiko iragankorrean, iktusean ez bezala, ez dago garuneko lesiorik.

Sintomak

  • Kontzientzia-mailaren alterazioa.
  • Indarra galtzea gorputzaren alde batean.
  • Hitz egiteko zailtasuna.
  • Irensteko zailtasuna.
  • Zentzumenaren, pertzepzioen eta kognizioaren alterazioak.

Aurpegia:

Egin irribarre.

Asimetrikoa al da irribarrea?
Erorita al du aurpegiaren alde bat?

photo

Besoak:

Altxa bi besoak altuera berean.

Iristen al dira bi besoak maila berera?
Parean al daude biak?

photo

Mintzamena:

Saiatu esaldi erraz bat esaten.

Ba al dago zizakadurarik edo zentzurik gabeko soinurik?

photo

Denbora:

Sintoma horietakoren bat ikusten baduzu, deitu berehala 112 zenbakira. Laguntza ahalik eta azkarren iritsiko da.

photo

Zein tratamendu dago?

Ospitalean zauden bitartean, litekeena da tratamendu farmakologikoa (fibrinolisia) edo tratamendu endobaskularra (tronbektomia mekani- koa) hartu izana, tratamendu orokorraz eta prebentzioko neurriez gain. Ziur asko jadanik hasiko zinen errehabilitazio-tratamendu batekin, behar izanez gero.